ELEKTRIZITATEA

ELEKTRIZITATEKO PRAKTIKAK EGITEKO KLIKATU HEMEN

PROGRAMA JEISTEKO KLIKATU
ARIKETAK EGITEKO KLIKATU HEMEN


ELEKTRIZITATEA D.B.H.2 TEORIA

ELEKTRIZITATEA GAIA LANTZEKO BIDEO OSOA


ELEKTRIZITATEA SARRERA




ZER DA ELEKTRIZITATEA ?KARGA ELEKTRIKOA



KORRONTE ELEKTRIKOA ETA ZIRKUITU ELEKTRIKOA BIDEOA





Fenomeno elektrikoak aintzinetik ezagunak dira, batik bat, tximistak, orraztean ileak elektrizitatea hartzea,...
external image rayo-mar.jpgexternal image 20080708103905_pelo-electricidad-estatica.jpg


Baina XIX. mende arte gizakia ez zen izan kapaza sortu eta erabiltzeko. Orduan berehala konturatu ziren energia elektrikoa erabilita hainbat fenomeno ezberdin sor zitekela, hala nola, argia, motor baten mugimendua, beroa....Eta berehala zabaldu zen energia elektrikoaren erabilierak, hala nola, etxeetako argiztapen elektrikoa eta etxetresna elektrikoak sortzen hasi ziren.

Energia elektrikoaren erabilera zabaltzen zen heinean, bere sorkuntzaren beharraz ohartu ziren. Energia elektrikoaren erabilpenerako modu asko dagoen bezala, sorkuntzarako ere modu asko dago.

Beraz energia elektrikoa erabilpen asko dituelako eta sortzea erraza delako gehien erabiltzen den energia mota da. Edonon aurkitu dezakegu: argiztapenean, ordenagailuan, hozkailuan, autoan,...
external image batidora-01.jpg external image fotos-de-la-bombilla-luz-encendida-nb15057.jpg external image estufa-electrica-cuarzo-fija-2-tubos-5920149z0.jpg
external image electrico-batidora_%7E010703_0825_0320.jpgexternal image electrico-batidora_%7E010703_0825_0320.jpg

Zirkuitu elektrikoak


Energia elektrikoareexternal image circuitos%5B1%5D.jpgn erabilpenerako zirkuitu elektrikoa osatu behar da. Zirkuitu elektrikoa elkarri konektatuta dauden eta korronte elektrikoa eroaten duten elementuek osatutako multzoa da.


Bertan, bost motako elementuak aurki ditzakegu: sorgailuak, eroaleak, hargailuak, kontrol edo maniobra elementuak eta babes elementuak


 osagai_elektrikoak2.jpg

Magnitude elektrikoak


Zirkuitu elektriko batean, elkarrekin erlazionatuta dauden magnitudeak daude:
magnitude_elektrikoak.jpg
Erresistentziaren unitatea Ohm






Magnitude elektrikoen neurketa


external image polimetro.jpg

  • Zirkuitu bateko zati batek edo gailu batek hartzen duen tenstioa neurtzeko, voltmetro izeneko gailua erabiliko dugu. Voltmetroa neurtutakoarekin paraleloan jarriko dugu, hau da, zunda bat zirkuiku zati horren mutur batean eta bestea beste muturrean konektatuko ditugu. Ikus adibide hau.
  • Zirkuitu bateko zati edo gailu batetik igarotzen den korrontearen intentsitatea neurtzeko, amperemetro izeneko gailua erabiliko dugu. Anperemetroa neurtutakoarekin seriean jarriko dugu, hau da, zirkuitua ireki eta zundak mutur bakoitzean jarriko ditugu zirkuitua ixteko. Ikus adibide hau.

Polimetroak magnitude elektriko asko neurtzen ahal dituen gailua da. Hemen klikatuz polimetroaen erabileari buruzko informazioa aurkituko duzu. Bestalde, animazio hau ere lagungarria izan daiteke.


Ohm-en legea



Korronte elektrikoaren intentsitatea eta tentsioa magnitude zuzenki proportzionalak dira; hau da, zirkuitu elektriko batean tentsioa bikoizten badugu, intentsiatea ere bikoiztu egingo da. Erlazio horri Ohm-en legea esaten zaio, eta honela adierazten da matematikoki.

V = R · I







Informazioa iturria  wikispace interesgarria










ELEKTROMAGNETISMOA

Materiaren fenomeno magnetikoen eta elektrikoen multzoari deitzen zaio elektromagnetismoa eta baita fenomeno horiek aztertzen dituen fisikaren atalari ere.
ELEKTRIZITATEA leku batetik bestera elektroiak garraiatzen dituen korronte elektrikoa da. Korronte hori sortzeko sorgailu edo generadore bat eta elektrizitateag arraiatuko duen eroalea eduki behar dira.Sorgailuen artean sinpleenak pilak eta dinamoak dira eta konplexuenak zentral elektrikoetako sorgailuak edo alternadoreak.

MAGNETISMOA Hainbat materialek beste batzuk erakartzeko duten ahalmena da.Imanek hainbat objetu ukitu gabe erakartzeko ahalmena dute, muturretan izaten dute erakarpen-ahalmen handiena. Bi mutur horiek imanaren poloak dira, polo positiboa eta negatiboa. Iman bateko polo positiboak erakarri egiten du beste iman batetako polo negatiboa, baina bi imanetako polo positiboek elkarren artean, edo bi polo negatiboek, elkar alderatzen dute.Iman bakoitzak eragina duen espazio edo eremu bat izaten du, eta espazio horri eremu magnetikoa deritzo.Lurra eremu magnetiko zabala duen imana da.

ELEKTROMAGNETISMOAREN ERABILERAK

LANTEGIAN: motorrak martxan jartzeko, beroa edo hotza lortzeko …
GARRAIOETAN:tren elektrikoak eta tranbiak martxan jartzeko, garraioetako ibilgailu frigorifikoetan kamera hotzak sortzeko...
NEKAZARITZAN: ureztatzeko motorrak, ura lortzeko moto-bonbak...
ETXEETAN: elektratresnetan,telebista, irratia, berokuntzarako …
IRAKASKUNTZAN: informatikako gailuetan, txirrinak …
IMANAK : motor elektrikoak funtzionatzeko, telefono eta mikrofonoetan ,garabietan. Iman guztiak ez dira naturalak, badira elektrizitatearekin funtzionatzendutenak ere,elektroinanderitze.